Ziklo Musikalaren saio bereziak bihartik aurrera

Eskolatik herrira. Aste honetan egitasmo honen barne ekintza ugari izango dira toki askotan. / AMAXKAR
Eskolatik herrira. Aste honetan egitasmo honen barne ekintza ugari izango dira toki askotan. / AMAXKAR

Entzunaldi bereziak eta solasaldi musikatua datozen egunetan | Entzunaldi desberdinak eta solasaldi musikatuak eskainiko dira datozen egunetan

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Pepita Enbil Ziklo Musikalaren emanaldi bereziak izango dira datorren hastean. Eskolatik Herrira ekimenaren barne, entzunaldi bereziak egingo dira astelehenetik asteazkenera, arratsaldeko 18:00etatik aurrera toki desberdinetan.

Ohikoak dira musika eskolak hiruhileko bakoitzean burutzen dituen entzunaldiak. Eta ohikoa da hauek musika eskolan bertan, bandako lokalean burutzea. Baina oraingo honetan herrira zabaldu nahi izan dituzte eta bertako espazio desberdinetara moldatutako entzunaldiak eskainiko dira. Horregatik, musikari hasiberri eta perkusio instrumentuentzat ohiko formatua mantenduko dute Bandako lokalean astelehenean.

Asteartean, instrumentu melodikoenen txanda izango da, kasu honetan elizako kriptan, eta astezkenean, instrumentu folklorikoagoekin saio berezia eskainiko dute Plaza Berduran.

Gaztelekun

Ostegunean, Gaztelekuan eta arratsaldeko 19:00etan, solasaldi musikatua egingo da. Gaztea izanda, musikaria izatea dibertigarria izan daitekeela erakutsi nahian antolatu da saio hau Gaztelekuko arduradunekin elkarlanean. Horretarako hitzaldi musikatuaren formatua erabiliko dute eta gazteen artean erreferente diren bi musikariren laguntza izango da, Zuriñe Hidalgo (Hesian) eta Pello Reparaz (Vendetta).

Bien artean erakutsiko digute beraien musikarekiko grinak noraino eraman dituen eta ibilbideari errepasoa egiteaz gain musikak dituen arlo desberdinen inguruan solasean arituko dira. Solasaldia Maitane Subijana getariar kazetariak dinamizatuko du. Gazteen artean musikak duen garrantzia ikusita, musikari bizitzaren nondik norakoez disfrutatu ahal izango dute joaten direnak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos