Zestoar askok bat egin zuten bat Kataluniako galdeketarekin

Plazan amaitu zen giza katea. / ARRIZABALAGA

GED- k deituta giza katean hartu zuten parte igandean

K. ARRIZABALAGA ZESTOA.

Igandean zestoar askok bat egin zuten Gure Esku Dago ekimenak deituta zegoen giza katearekin. Alderdi politiko bateko eta besteko kideak, zinegotziak, norbanako herritarrak... denak elkarrekin, parte hartze anitza eta zabala izan zen mobilizazio honen ikurretako bat. Katalunian gertatzen ari ziren albisteak izan ziren komentatuenak, eta zabala izan zen ere gauean herritarrek egin zuten 'Kazerolada'. Esan bestalde gaurko ere hainbat mobilizazio daudela deituta.

Batetik, 19:00etan kontzentrazioa egingo da herriko plazan eta 22:00etan kazerolada izango da, bakoitzaren etxeetatik. Horrez gain sindikatuek deituta kontzentrazioak deitu dira lantoki aurreetan.

Futbola

Zestoako talde nagusiak 2 eta 1 galdu zuen Tolosaren aurka, eta beste horrenbeste egin zuten jubenil mutilek -hauek etxean 0 eta 1 galdu zuten Azpeitiko Lagun Onak taldearen aurka- eta kadete neskek, hauek 5 eta 0 galdu zutelarik Arizmendiren aurka. Oso bestelakoa izan zen kadete mutilen emaitza, etxetik kanpo 1 eta 3 irabazi baitzuten oriotarren aurka.

Fotos

Vídeos