Zestoa-Lagun Onak, zaleak berreskuratzeko derbia

Zestoako futbol talde nagusiak harmailetan giro berezia berreskuratu nahi du. /  K. ARRIZABALAGA
Zestoako futbol talde nagusiak harmailetan giro berezia berreskuratu nahi du. / K. ARRIZABALAGA

K. ARRIZABALAGA ZESTOA.

Zestoa eta Azpeitiko Lagun Onak taldeen arteko derbia izango dugu bihar Iraetako zelaian, 16:45ean hasita. Zalegoen laguntza eskatu dute jokalari zein klubeko zuzendaritzak. Izan ere harmailetan giro berezia berreskuratu nahi dute -aspaldian ez omen da ikusle gehiegi izaten- denak batera derbia irabazi eta gorantz egiten hasteko.

Egunean zehar beste hiru partida ere lehiatuko Iraetako zelaian larunbatean, hirurak gizonezkoenak: kadeteak 10:30ean, infantilak 12:30ean eta jubenilak 14:30ean.

Kontzertu didaktikoa

Zestoako Musika Banda eta Herri Eskolako haurren eskutik kontzertu desberdin batez gozatzeko aukera izango dugu gaurkoan. Musika Banda, Guraso Elkarteak eta Herri Eskolak elkarlanean antolatu dute berau, eta ondorioz batera ikusi ahal izango ditugu gaurkoan herriko musikari eta haurrak, koreografia bereziz osatutako ikuskizunean. Hau arratsaldeko 19:30ean izango da, udaletxe azpian.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos