Zestoako VII. Trikitilari gazteen txapelketa igandean

K. ARRIZABALAGA ZESTOA.

Orain 28 urte ospatu zen lehen aldiz trikitilari gazteen txapelketa Zestoan (1989an); Orain zenbait urte Zestoako Udala osatzen duten herri ezberdinetan -Aizarnan, Arroan, abar- izan du segida ohitura honek eta igande arratsaldean izango du VII edizioa.

Horrela, jakin parte hartzaileak trikitilari gazteak izango direla (18 urtetik beherakoak), zazpi bikotek eman dutela izena, eta hauetako bi zestoarrak izango ditugula: Leire Uranga-Nerea Lopetegi (Zestoa) eta Intza Illarramendi-Maria Illarramendi (Zestoa). Hauetaz gain, Izaro Oleaga-Jurgi Ituarte (Aizarnazabal), Lierni Tolosa-Elaia Diaz (Hernani), Aitor Uzkudun-Naiara Urresti (Errezil-Getaria), Eider Tolosa-Lierni Tolosa (Hernani) eta Andoni Oruesagasti-Uxue Kerejeta (Zumarraga) bikoteak arituko dira.

Bikote bakoitzak hiru pieza jo beharko ditu, bi derrigorrezkoak (trikitixa eta fandango bana) eta bestea aukerakoa (arin arina, porru salda edo eta pout pourri bat). Saioaren iraupena pare bat ordukoa izango da, eta epaile lanetan Xabier Etxaniz eta Ainara Saizar arituko dira. Ekimen honen antolakuntza lanak iaz sortu berri zen Zestuko Trikitixa taldeak hartu ditu.

Organu kontzertua

Igandeko musika ekimenekin jarraituz, Zestoako Parrokiako organoaren zaharberritze lanak amaitu direla ospatzeko, kontzertu berezi bat eskainiko da, eguerdiko meza aurretik eta jarraian izango dena. 11:30etan hasiko da kontzertua, eta bertan arituko dira organo-jole gisa Arantxa Sagarzazu herritarra eta Jose Luis Franzesena azpeitiarra. Bach, Vivaldi, Guridi eta Albinoni musikari handien piezak joko dituzte.

Musika Eskola

Eta musika kontuekin amaitzeko, Zestoako Musika Eskolatik jakinarazi nahi dute zhurrengo ikasturteari begira zalantzak izanez gero, edota informazioa jaso ez dutenentzat, irailaren 5ean 17:00etan, Musika Eskolan izango direla arduraduinak ordutegiak banatzen. Matrikulazio epea zabalik dago eta Ikasturte hasiera irailaren 11n izango da. Informazioa, 943147911 telefonoan.

Poltsa konpost-garriak

Irailaren 1etik aurrera, Zestoako herriguneko bizilagunek poltsa konpost-garriak Hondakinen Informazio Bulegotik jaso beharko dituzte, orain arte banatu dituen La Huerta del Pais denda itxi egingo delako. Hondakinen Informazio Bulegoa astearte eta ostiraletan egoten da irekita, 10:00tatik 14:30tara.

Fotos

Vídeos