Zestoako mendi martxa igandean egingo da

K. ARRIZABALAGA ZESTOA.

Igandean izango da Zestoako Mendi martxa. Betiko legez bi ibilbide prestatu dituzte; bata motzagoa, 20 kilometrokoa, eta bestea luzeagoa, 32 kilometrokoa. Lehenengoa goizeko 8etan aterako da eta Zestoa, Lasao, Araun-tza, Sañu, Etumeta, Santaengrazi, Aizarna eta Zestoa ibilbidea izango du; luzea aldiz, goizeko 7etan aterata, Zestoa, Goltzibar, Intziola, Aitz Bakar, Lasao, Arauntza, Sañu, Santaengrazi, San Pelaio, Ertxineko lepoa eta Zestoa izango da.

Izen ematea 10 euro kostatuko da bihar, ekainak 14, baino lehen egiten bada. Hortik aurrera, 15 euro kostatuko da. Aurrez izena emateko herrikrossa.com web gunean eman beharko da.

Irteerako kontroletan partaide bakoitzari txartel bat emango zaio ibilbidean zehar dauden kontroletan erakutsi eta sina dezaten, ibilbidea behar den bezala seinaleztatua egongo da eta partaideak ez dira bertatik desbideratuko, janaria eta edaria egongo da leku desberdinetan eta ibilbidea osoan, osasun zerbitzua izango da. Amaieran dutxak ere egongo dira nahi dutenentzat. Martxaren amaieran partaide bakoitzari kamiseta bat emango zaio, eta nola ez, hamaiketako goxo bat ere izango da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos