Zestoako III. Kobaz Koba trail proba igande honetan jokatuko da

Agiro, Arazi eta udal arduradunak probaren aurkezpen ekitaldian./
Agiro, Arazi eta udal arduradunak probaren aurkezpen ekitaldian.

Euskal Historiaurrera garamatzan lasterketa izango da igandekoa

K. ARRIZABALAGAZESTOA.

Azken izotz-aroan euskal mendietan bizi iraun zuten lehen euskaldunak. Elur eta izotzez beteriko mendietan, ehiza eta fruitu bilketa ziren beraien bizimoduaren eta elikaduraren oinarria. Kobek eskainitako estalpeak bizileku moduan erabili zituzten, koba batetik besterako bideetan zehar ematen zuten bere bizitza. Gizaki haiek, Zestoako mendietan barrena, aztarna asko utzi dizkigute, kobak eskaintzen duten babesean. Margo paregabeak, bitxi ederrak, menhirra eta baita eguneroko jardunerako lanabesak ere. Ekain koba, Unescok Gizateriaren Mundu mailako ondare izendatu zuen duen garrantziagatik.

Kobaz Koba trailak, lehen gizakiaren bideetatik, iragana bizitzeko esperientzia paregabea eskaini nahi du. Gure arbasoen bide berdinetatik, historiaurretik gaurdainoko mendi lasterketa itzela, gure nortasunaren sustraietarainoko ibilbidea. Korrikalariek nahiz lagunek gure historiaz gozatzeko aukera eskainiko da igande honetan.

Izen emandako guztiek opariak jasoko dituzte, izen ematearekin batera korrikalariaren poltsan barneratuta. Hortaz aparte lasterketa amaitzean sariak zozketatuko dira korrikalari guztien artean. Proba bakoitzean lehen hiru sailkatuak ere sarituak izango dira.

Zaldei bidea eta artzei bidea

III. Kobaz Koba trail bi probaz osatua dago: Artzei bidea (13km) eta Zaldei bidea (25km). Ibilbide osoak '8' baten forma hartzen du, Zestoako herria erdian geratzen delarik.

Kobaz Koba trail Arazi (www.arazi.eus) eta Zestoako Agiro Mendi Klubaren lankidetzaren fruitu da, udalaren laguntzaz gain, noski. Arazi eta Agiro Mendi Klubaren bideak elkar gurutzatzea naturala izan da: batak Ekainberriko ondarea ezagutzera ematea eta gizarteratzea du helburutzat; besteak berriz mendizaletasunaren bidez Zestoarrek beraien inguruak, paisaiak eta ondarea ezagutu eta babestea sustatzen du.

Parte hartze anitza

Aurten ere proban parte hartuko dutenen jatorria anitza izango da. Horrela, 316 gipuzkoar, 51 bizkaitar, 44 arabar, 21 nafar eta kanpoko beste hainbat korikalarik parte hartuko dute; Azken hauen artean Bartzelonatik, Avilatik, Landetatik, Burgostik edo Zaragozatik etorriko dira saltaka egitera. Aipagarria azkenik nesken parte hartzea, aurten 52 izango baititugu; oraindik nahikoa ez baina gorantz dudarik gabe.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos