Zestoako hainbat odol emaile Loiolako urteroko zitan

Intsigniak jaso zituzten odol emaileak Loiolan izandako omenaldian./
Intsigniak jaso zituzten odol emaileak Loiolan izandako omenaldian.

25 aldiz, edo gehiagotan, odola eman izan dutelako jaso zuten omenaldia

K. ARRIZABALAGA ZESTOA.

Urtero legez, pasa den igandean Gipuzkoako Odol Emaileen elkarteak ospakizuna egin zuen Loiolan.

Bertan hainbat herritar omendu zituzten -beste hainbat lagunekin batera- 25 aldiz edo gehiagotan odola eman izan dutelako.

Honako hauek izan ziren ekitaldi horretan intsigniak jaso zituzten herritarrak: Jose Juan Etxeberria Olaizola eta Aloña Iturzaeta Odriozola 25 emanaldi, Aitziber Huegun Arakistain 26 emanaldi, Maria Jesus Aizpurua Astigarraga 27 emanaldi, Juan Jose Urteaga Zubia 75 emanaldi, Santiago Zabala Etxabe 76 emanaldi eta Javier Egiguen Peña 77 emanaldi.

Bestalde, jakin hurrengo odol ematea azaroaren 13an egingo dela Zestoan.

Fotos

Vídeos