Zestoako Elikagai Bankuak bilketa kanpaina martxan jarri du

Iñaki Perurena. /  FRAILE
Iñaki Perurena. / FRAILE

K. ARRIZABALAGA ZESTOA.

Zestoako Elikagai Bankuak datozen egunetan janari bilketa egin asmo du herrian. Horretarako, herriko denden laguntzarekin egokitutako gunean norbanakoek bere ekarpena egin izan ahalko dute. Bilketa egunak osteguna 30, abenduak 1 eta 2( ostiral eta larunbat) eta datorren asteko abenduak 4, 5 eta 7 izango dira.

'Pasaiako badia' gaur

Gaur, Portale Kultur Elkartean, 19:00etan, estreinatu berri den 'Pasaiako Badia' dokumentalaren emanaldia izango da. Iruñean estreinatu ondoren, herriz herri dabil aipatutako ikus-entzunezkoa, 1984ko martxoaren 19an Pasaiako badian izandako sarraskia azalduz. Egun hartan gertatutakoaren testigantza zuzenak biltzen ditu lan honek.

Udalbatza

Gaur, gaueko 20.00etan, Udalbatza interesgarri bat ospatuko da, eta bertan, besteak beste, honako gaiak jorratuko dira: EH Bilduren mozioa, bidegorriaren jarraipenerako edo mahaia sortzeko proposamena; Alonderoneko aldapako igogailuaren pleguak; Zestoako garbitzaile lanpostuaren lehiaketarako oinarriak; Galdera eta erreguak.

Bihar Iñaki Perurena

Bihar, ostirala, Iñaki Perurena harri-jasotzailea gure artean izango da, 'Harria. Maitasun istorioa' lana aurkeztuz. Perurenak bere bizitza osoan harriarekin izan duen istorioa modu berezian azalduko digu bihar, ordubete bete inguru irauten duen emankizun poetikoaren bidez. Zestoako AEK-k antolatu duen emanaldi-solasaldi hau Kultur Etxean izango da, 19:00etan hasita.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos