Zestoa-Ikasberri derbia, zaleen aurrean aurkezteko partida aproposa

Zestoako Futbol Taldeko bazkidetza kanpaina martxan dago. /  K.A.
Zestoako Futbol Taldeko bazkidetza kanpaina martxan dago. / K.A.

Bazkidetza kanpaina ere aurrera doa eta gaur bertan Erdikalean egongo dira futbol taldeko kideak

K. ARRIZABALAGA ZESTOA.

Bi derbi zituen Zestoako talde nagusiak jokatu beharra denboraldi hasiera honetan; estreinakoa Zumaian jokatu zuen pasa den larunbatean eta emaitza ezkorra suertatu zen, oso, 5-1 galdu bai-tzuen. Orain, bihar hain zuzen, bigarrengoa lehiatu beharko du, etxean, zaleen aurrean, Azpeitiko Ikasberri taldearen aurka. Partida hau arratsaldeko 16:00etan hasiko da.

Honetaz gain beste bi futbol partida izango ditugu ikusgai Iraetan, biak ere kadete mailakoak. Lehenengo emakumeak jokatuko dute, goizeko 10:00etan, Aloña Mendiren aurka, eta segidan, eguerdiko 12:00etan, mutilak arituko dira, Burumendiren kontra. Bestalde, jakin bazkidetza kanpaina martxan dagoela, eta gaur bertan Erdikalean egongo direla futbol taldeko kideak, 19:00etatik 20:30era, eta bihar futbol zelaian.

Urte guztirako bazkidetza orokorra 50 euro kostatzen da, eta langabetu edo jubilatuena 20 euro. Bazkide egiten direnei Zestoa Futbol Taldeko bufanda bat oparituko zaie.

Poltsa konpost-garriak

La Huerta fruta denda itxi ostean, hemendik aurrera,Carrefour eta Coviran supermerkatuetan banatuko dira doan poltsa konpost-garriak. Arroa Beheko bizilagunek ez dute aldaketarik izango eta Keixa frutadendatik jasotzen jarraitu beharko dute. Poltsa konpost-garriak hondakin organikoak bota-tzeko soilik erabili behar dira.

Kontzentrazioa

Zestoako EH Bildu taldeak deituta, gaur 20:00etan kontzentrazioa izango da, 'Erreferenduma-demokrazia' lelopean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos