Zestoa-Idiazabal, irabazi beharreko partida gaurkoa

Zestoako futbol talde nagusiak partida garrantzitsua jokatuko du gaur. /  ARRIZABALAGA
Zestoako futbol talde nagusiak partida garrantzitsua jokatuko du gaur. / ARRIZABALAGA

Zaleen laguntza eta animoak eskatu ditu klubak

K. ARRIZABALAGA ZESTOA.

Gaur, arratsaldeko 16:30ean, bai ala bai irabazi beharreko partida jokatuko du Zestoako futbol talde nagusiak Idiazabalen aurka. Azken emaitza ezkorrak tarteko, egun jaitsiera postuak soilik 4 puntutara daude, eta gauzak gehiago okertu aurretik hiru puntu hauek eskuratzea oso garrantzitsua bilakatu da.

Esan beharrik ez dago zaleen laguntza biziki eskertuko dutela jokalariek. Iraetan jokatuko diren beste partidei dagokionez, jubenilek 18:45ean jokatuko dute, Allerru-ren aurka,

Aurrez, eguerdiko 12:30ean, infantil neskak, Antigua Luberriren aurka aritujko dira.

Lau Iturri, danborrada

Santakutzak hurbiltzen ari zaizkigu -maiatzak 2 eta 3an izaten dira- eta ondorioz honen inguruko albisteak ere bai. Horrela, Lau Iturri elkarteak jada ezarri ditu entsegu egunak; hauek hilak 19, 25 eta 26 izango dira. Aipatu, aurten derrigorrezkoa izango dela gutxienez bi entsegutan parte hartzea, eta hauetako bat 26koa izan behar duela izan, Ipintza elkartekoekin batera egiten dutena. Horrez gain, jakinarazi nahi dute afarirako txartelak eskuragarri daudela Koiote eta Mollergi tabernetan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos