Zestoa-Elgoibar mendi irteera, igande honetan

Mendi irteera berezia izaten da hau./
Mendi irteera berezia izaten da hau.

75. Mugerza Kros korrika proba ikusteko aukera izango da

K. ARRIZABALAGA ZESTOA.

Zestoako Agiro Mendi Klubak antolatuta, eta azken urteetako ohiturekin jarraituz, igande honetan Zestoa-Elgoibar mendi irteera ospatuko da.

Ohikoa den bezala, mendi irteera hau Elgoibarren urtero ospa-tzen den Memorial Kros Mugerza kirol probarekin batera izango da, nahi duten mendizaleek ikuskizun honetaz ere gozatu ahal izan dezaten.

Proba hau Juan Mugerza korrikalari handiaren omenez ospatzen da, 12 aldiz Espainiako txapelduna izan zena eta gerra zibilean Mungian izan zen bonbardaketan bizia galdu zuena. Aurten 75. edizioa jokatuko da.

Horrela, irteera goizeko 7:30ean izango da, Gurutzetik, segidan Sagarreta, Attola eta Madarixatik pasa ostean Elgoibarrera iristeko, 4 ordu oinez egin ostean. Itzulera kotxetan edo autobusez egingo da, eta izena emateko azken eguna bihar, urtarrilak 11, izango da. Hau, egun kiroldegia dagoen gunean egin ahal izango da, hau da, Alondero azpiko gimnasio gunean, arratsaldez, 15:00etatik 21:00etara, edo 665756952 (Mikel) telefonora deituz.

Bilboko manifestazioa

Euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa izango da Bilbon datorren larunbatean, arratsaldeko 17:00etan hasita. Zestoatik Bilbora joateko autobusa izango da. Hau arratsaldeko 15:30ean irtengo da Gurutzetik eta manifestazioa amaitutakoan itzuliko da herrira. Horretarako, Koiote, Txoko, Uztapide Fatin eta Jubilatuen tabernetan, eman daiteke izena.

Merkatarien gabon zozketa

Hauek izan dira Zestoan merkatari elkarteak gabon bueltan banatu dituen txartelen zenbaki sarituak: 1.go saria: 15.736 Mairi estankoan banatua (ordezkoa 10.110 Elortza). 2. saria: 25.160 Lopene harategian banatua (ordezkoa 14.407 Egañazpi). 3. saria: 16.763 Soinu dendan banatua (ordezkoa 05.882 Otxua).

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos