Zestoa-Aretxabaleta, irabazi beharreko partida gaur arratsaldean

Infantil taldea txapeldunen fasean ari da lehian. /  K.A.
Infantil taldea txapeldunen fasean ari da lehian. / K.A.

K.A. ZESTOA.

Gaur, 16:00etan, Zestoak Aretxabaletaren aurka jokatuko du Iraetako zelaian. Aurtengo denboraldian askotan gerta zaigun bezala, beheko postuetako lehia horretan gabiltzala jakitun -hau bost puntutara dagoen arren- gaur ere oso komenigarria izango da hiru puntuak eskuratzea, arerioa beheko postuetan baitago kokaturik , gugandik hiru puntutara. Jokalariek zaletuen animoak eskertuko dituzte partida garrantzitsu honetan.

Etxeko partiduekin jarraituz, Infantil mutilek ere gaur jokatuko dute, 09:45ean, Santo Tomas LIzeo Donostiako talde indartsuaren aurka. Esan talde hau txapeldunen txapelketa ari dela lehiatzen, eta gaurko arerioarekin batera lider direla momentuz. 12:30ean, kadete neskek Mutrikuren aurka jokatuko dute.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos