Zestoa Lagunkoi proiektuaren bilera izango da Kultur Etxean asteazkenean

K. ARRIZABALAGA ZESTOA.

Asteazken honetan, 18:00etan Zestoa Lagunkoi proiektuaren bilera berri bat izango da Kultur Etxean. Zestoa Lagunkoi proiektuaren asmoa, herriko diagnosia egitea da, hirugarren adinaren ikuspuntutik.

Horrekin batera proposamenak, hobekuntzak, etab. jaso eta herrian zer egin daitekeen aztertuko da. Asmo hau medio, gai ezberdinak lantzen ari dira eta oraingoan etxebizitzaren gaia landuko da.

Horrez gain, orain arte egin diren bileretan irten diren proposamen, eskaera etab. zein egoeratan dauden argituko da.

Bilera honen deialdia irekia da eta interesa duena bertaratu daiteke: herritar gisa, elkarte bateko kidea, herriguneko zein auzoetako jubilatuak...

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos