Zumaian du hitzordua bihar traineruak

Enbatak oso ondo hasi du denboraldia, 5. postuan ditugu./
Enbatak oso ondo hasi du denboraldia, 5. postuan ditugu.

DV ZARAUTZ.

Zarauzko Arraun Elkarteak ongi hasi du denboraldia. Lehen hiru estropadak eta gero, sailkapen orokorrean 5. postuan ditugu, Zumaia 2 puntu aurretik eta Deustu puntu bat atzetik izanik. Helburua bigarren txandan sendotzea da, txanda irabazteko lehiatuz goi-mailan jardun eta jaitsiera ekiditea direnez, Ligako helburuak betetzen ari da Enbata. Baina, denboraldia hasi besterik ez da egin eta oraindik asko dago egiteko. Hori bai, hasiera honetan oso itxura ona erakusten ari dira eta ea horrela jarraitzen duten.

Asteburu honetako hitzordua Zumaian dute, bertako XXXIII. Ikurriña jokoan, Enbatarentzako eremu oso egokia aurreko urtetan frogatu duten bezala. Estropada bihar izango da, 12:00etatik aurrera.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos