Zarauzko Triatloi Elkarteko kirolariek ekin diote 2018ko triatloi denboraldiari

Gillermo Vahl. Getariako triatloian kirolaria txirringarekin. / AMAXKAR
Gillermo Vahl. Getariako triatloian kirolaria txirringarekin. / AMAXKAR

Joan den asteburuan Senperen ibili ondoren honetan Iruñean lehiatuko dute distantzia erdiko proba, etxekoa prestatzeko oso egokia

ZARAUTZ.

Zarautzko Triatloi elkarteak Duatloietan denboraldi bikaina egin eta gero triatloi denboraldian murgildurik dihardute azken asteetan. Igandean, hilaren 6ean, Codeam-ZTE-ko kirolariek, Senpereko lakuan (Lapurdi) jokatzen den Triathlon Cote Basque proban hartu zuten parte. Guztira 450 parte-hartzaile ziren, Sprint (750m-20km-5km) eta Olimpiko (1.500m-40km-10km) distantzietan parte hartuz. Zarauztarrek honako postuak lortu zituzten; Sprint distantzian, 114. postuan Jon Goicoechea 1:39:06. Distantzi Olimpikoan, 27. postuan Guillermo Vahl 2:13:41, 39. postuan Aitor Manterola 2:17:32, 70. postuan Siratz Aldanondo 2:27:29,103. postuan Ibai Goikoetxea 2:35:47 eta 129. postuan Jon Aranburu 2:43:03. Esan beharra dago, proba 13:00etan hasten zenez kirolariek sekulako beroa jasan behar izan zutela.

Bestetik asteburu honetan taldeko hainbat partaidek, Iruñeko HALF-Iruña proban parte hartuko dute. Proba hau distantzi erdiko proba da, 1.900metro igeri, 90km bizikletaz eta 21 kilometroko korrika saioa osatu beharko dutelarik triatletek. Hemendik hilabetera(ekainak 9) izango den Zarauzko Triatloirako prestakuntza ezin hobea izango dute partaideek.

Boluntario deialdia

Ekainaren 9an lehiatuko den Zarauzko triatloi probarako laguntza eskakizuna luzatzen du Zarauzko Triatloi Elkarteak. 300 boluntariotik gora behar izaten dira proba antolatzeko orduan, beraz edozein laguntza ongi etorria da. Interesa dutenei ekainak 1a baino lehen izen ematea eskatzen zaie. Izen emateko, info@zarauzkotriatloia.com-era ida-tzi edo 686 900 453 telefonora whatsapp mezu bat bidali izen abizenak, NAN zenbakia eta emaila adieraziz. Gogoratu boluntarioek Triatloi ondorengo afarira etortzeko aukera ere badaukatela.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos