Zarauzko triatletak, proba desberdinetan

Egues-eko duatloian ZTE-eko beteranoen boskotea. /  ZTIR
Egues-eko duatloian ZTE-eko beteranoen boskotea. / ZTIR

Egues-eko taldekako duatloian, Aviles-eko duatloian eta Asturias-eko Trail de los Pastores lasterketan hartu dute parte

DV ZARAUTZ.

Asteburuan Codeam-Zarauzko Triatloi Kirol Elkarteko neska-mutilak buru belarri aritu dira lehiatzen. Triatloi denboraldia hurbiltzen ari da, eta bertara sasoi puntu onenean iristeko, geroz eta gogorrago ari dira entrena-tzen eta hori emaitzetan ere isladatzen doa.

Larunbatean taldeko hainbat partaide Egues-eko taldeka-ko duatloian aritu ziren. Proba hau erlojupeko modalitatean jokatzen da, talde bakoitzak 4-8 kirolarik osatzen dutelarik. Euskal Herrian ez dago modalitate honetako lasterketa gehiegi, baina esan behar da talde askok hartzen duela parte eta giro bikaina sortzen dela bertan.

Codeam-Zarauzko Triatloi Elkarteak hiru talde aurkeztu zituen Egues-en. Lehen taldea Aitor Manterola, Aitor Hoyos, Alberto Agirre taldekideek eta Julen Saldias eta Ivan Rodriguez zarauztarrek osatzen zuten, sekulako lasterketa osatu zutelarik, podiumera hirugarren postuan igotzea lortuz, 1:11:33-ko denborarekin. Bigarren taldea ZTE-ko gazteek osatu zuten. Bertan ziren Danel Larrañaga, Jonan Castro, Ibai Goikoetxea, Pablo Imanol Larrañaga, Jon Garcia eta Asier Iturriza. Hauek 41. postuan amaitu zuten 1.26:45-eko denborarekin. Azkenik hirugarren taldea, ZTE-ko beteranoez osatutakoa zen. Asier Lizaso, Gorka Silvan, Mikel Silvan, Jon Aranburu eta Siratz Aldanondok 44.postuan amaitzea lortu zuten 1.28:40-ko denborarekin. Zahar eta gazteen artean ez zen emoziorik falta izan, aurretik nork amaituko zuen ikusteko. Gazteenak beraien sasoiaz baliatu ziren beteranoen esperien-tziaren aurretik gailentzeko.

Duatloiko txapelketan

Bestetik, Mariano Sanchez de la Flor beteranoa Avileseko Duatloi-ko Espainiako txapelketan izan genuen. Bere kategorian 6. postuan amaitzea lortu zuen eta emaitza honekin Ibizan jokatuko den Europako txapelketara joateko txartela lortu du. Usoa Ostolazak ere Aviles-en parte hartu zuen nafarroako Trikideak taldearekin.

Azkenik, Asturiaseko Trail de los Pastores lasterketan ere ZTE-k ordezkaritza bikoitza eduki zuen. Bertan Igor Etxeberriak 40 kilometroko lasterketan hartu zuen parte eta bestetik, Zigor Saizarrek 26 kilometrokoan.

Taldean parte hartzeko izena emateko epea irekia dago: info@zarauzkotriatloia.com helbidean

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos