Borrar

Zarauzko II. Herri lasterketa maiatzaren 13an egingo da

Jueves, 19 de abril 2018, 00:28

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Datorren maiatzaren 13an, igandea, Zarauzko II. Herri lasterketa egingo da. Musika Plazan hasi eta bukatuko da eta zortzi kilometroko ibilbidea burutu beharko da. Irteera goizeko 11:00etan emango zaio eta proban parte hartu nahi dutenek 10 euro ordaindu beharko dituzte izena ematerakoan. Horretarako hiru bide dituzte korrikalariek: www.herrikrosa.eus webgunean, 664454090 telefonoan edo Facebook bitartez @a3elkm.

Pagoeta mendi lasterketa

Mendiko probak gogoko dituztenek, lehenago, apirilak 29an, Pagoeta Mendi lasterketa dute. Bi ataletan; luzea 21 kilometrokoa eta mistoa 8 kilometrotakoa. Salbatore Mitxelena ikastolak eta mendi elkarteak antolatzen dute eta partaide kopurua 300 korrikalarira mugatua egongo da. Izena eman nahi dutenek Kirolprobak.com webgunera jo dezatela.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios