Pro Zarauzko finalak gaur lehiatuko dira

Garazi Sánchez. Pauline Adoren aurka gaur final erdietan. / AMAXKAR
Garazi Sánchez. Pauline Adoren aurka gaur final erdietan. / AMAXKAR

Azken bi zarauztarrak, Hodei Collazo eta Aritz Aranburu, final laurdenetatik kanpo geratu ziren

JUAN MARI ZUBIAURRE ZARAUTZ.

Heldu da unea Pro Zarautz surf txapelketako garaileak zeintzuk izango diren jakiteko. Gaur goizean hasiko dira final erdiak, bai gizonezko zein emakumezkoen lehiaketetan. Buruz buruko txandak izango dira eta edonork irabazi dezake.

Emakumezkoen final erdietan bi bizkaitar izango dira, Garazi Sánchez eta Leticia Canales.Lehenengoak Pauline Ado hendaiarra izango du aurkari final erdietako lehen txandan eta bigarrenak berriz, Camilla Kemp portugaldarra. Hiru surflari euskaldun eta nork daki finala ere euskalduna izango den. Aukerak handiak dira eta benetan ikusgarria izango zen euskal final bat bizitzea gure olatuetan.

Gizonezkoen final erdiak Jorgann Couzinet frantziarrak eta Vicente Romero galiziarrak irekiko dituzte eta ondoren beste frantziar bat, Maxime Huscenot, eta Argentinatik datorren Jose Gundesen aurrez aurre izango dira. Agian frantziarrak dira faborito nagusiak orain arte ikusitakoaren arabera baina uretan edozer gerta daiteke eta ikusi beharko da nolako olatuak ditugun gaur Zarauzko hondartzan eta zein egoki-tzen den hobeto baldintza horietara.

Hodei eta Aritz

Atzoko jardunaldia zarauztarrekin ireki zen, final zortzirenak ziren jokoan. Eguneko lehen txandan Hodei Collazo uretan izan zen. Aurreko txandetan ez bezala lehen olatu indartsurik ez zuen aurkitu eta horrek urduritasuna eragingo zion. Gauza ezberdinak egiten saiatu zen (tubo bat egiten adibidez) baina txandako lehen postua garbi Couzinet frantziarrarentzat zen(8.00 eta 8.23) eta bigarren posturako borrokan Vicente Romero gainditu ezean geratu zen. Biak ondoren final erdietara sailkatzea lortu zuten, beraz arerio oso indartsuak izan zituen Collazok bere txandan.

Aritz Aranburu hirugarren txandan sartu zen eta olatu egokien bila ibili zen une oro baina zorte gehiegirik gabe, bere bi olatu onenak 5.17 eta 4.83koak izan ziren. Gundesen argentinarrak kendu zion azken unean txartela final laurdenetarako eta bigarren Imanol Yeregi sartuko zen. Zumaiarrak final laurdenetan ezin izan zuen Huscenot bikain baten aurrean ezer egin (berea izan zen eguneko puntuazio onena 9.77), nahiz bere lana oso ona izan txanda guztian (15.33).

Finalen eguneko deialdia goizeko 8:45ean emana dago eta orduan erabakiko dute antolatzaileek noiz hasi baina itsasoak laguntzen badu, goizean amaituko da aurtengo Pro Zarautz txapelketa.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos