Zarauzko Eusko Alkartasunak Antonio Eizmendiren lana aitortu du

Eizmendi eta Garaikoetxea.
Eizmendi eta Garaikoetxea.

Urteroko abuztuko bazkarian militante gisa edota ardura postuetan egindako lana saritu nahi du egindako omenaldiaren bitartez

DV ZARAUTZ.

Zarauzko Eusko Alkartasunak afiliatu eta lagunentzako urtero legez abuztuan egiten duen bazkaria ospatu berri du.

Lepo zegoen Alkartetxean, giro ederrean eta alderdiko buruekin batera, EA-zaleek bazkari eder bat dastatzeko aukera izan zuten. Carlos Garaikoetxea Lehendakaria eta Sagrario Mina 'zarauztarrak' izan ziren Antonio Eizmendi Zarauzko militante historikoari egindako omenaldian Euskal Makila emateko ardura izan zutenak.

Antoniok merezitako aitorpena jaso du, bereziki azken urte hauetan Zarauzko EA-ren arduretan burututako lan itzelagatik. Izan ere, Antonio Eizmendi Zarauzko EA-k 31 urte hauetan izandako ibilbidearen eredu da.

Horrela, Zarauzko Eusko Alkartasunak Antonio Eizmendi militante gisa edota ardura postuetan egindako lan eskerga, sarritan isila, eta erakutsitako jarrera tinkoa, batez ere haizeak kontra egiten zuen garaian, aitortu eta saritu nahi izan du afiliatu eta lagunen artean egindako bazkariaren amaieran egindako omenaldiaren bitartez.

Fotos

Vídeos