'Zarautz Zientziaz Blai' ekitaldia gaur arratsaldean Antoniano aretoan

DV ZARAUTZ.

ZarautzOn Elkarteak 'Zarautz Zientziaz Blai' ekitaldia antolatu du gaur arratsaldeko 19:00etarako Antoniano aretoan, XVII Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Astearen barne. Bertan Zarauzko DBH, Batxilergo eta Lanbide Heziketako ikasleak direnak eta jadanik zien-tzialari edo beraien etorkizun profesional bilakaera lanetan ari direnen arteko hurbiltze eta truke-gune esparru bat sortzea nahi da. Zarauzko lau gazteek beren esperientziak azalduko dituzte, non dabiltzan, zer egiten ari diren...

Batetik Amaia Isasti farmazialaria eta EHU-UPV-ko doktoregaia izango da; bestetik, Laura Arregi, fisikaria eta EHU-UPV eta Tekniker IK4-ko doktoregaia; era berean, Oihana Aranburu, ingeniaria eta biomedikuntzan masterra, eta Iñaki Etxaide, fabrikazio mekanikoan diseinua lan-tzen duena izango dira besteak. Ikasle eta ikerlari ikuspegi bikoi-tza elkartzen dute eta buru belarri ari diren proiektuak partekatuko dituzte, hala nola jorratzen ari diren gai ezberdinak, metalezko propietateak, zelulak, roboten ekoizpena...

Ekitaldian Marta Machoren agerraldi berezia izango da.Matematiketan doktorea eta 'Mujeres con ciencia' blogaren arduraduna da eta EHU-ko irakaslea. Machok Berdintasunerako Emakunde saria jaso du, bere ibilbide zientifikoagatik beti ere emakumeengan matematika zabaltzeko eta hurbiltzeko egin duen lanarengatik. Saioa Eva Caballerok gidatuko du.

Fotos

Vídeos