Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Joseba Fernandez. Bermeoko prestatzailea alkatearekin. AMAXKAR
Zarautz, arraunaren hiriburu

Zarautz, arraunaren hiriburu

XL. Zarauzko Estropadak gizonezkoetan, IX. emakumezkoen ikurriña eta KAE-1 Ligako Zarauzko bandera jokoan larunbat eta igandean. Aurkeztu dituzte datorren asteburuan gurean lehiatuko diren bost estropadak

JUAN MARI ZUBIAURRE

ZARAUTZ.

Jueves, 17 de agosto 2017, 00:09

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Arraun zaleek udarako zita interesgarrienetako bat izango dute datorren asteburuan Zarau-tzen. Arraunaren hiriburua bihurtuko da bi egunetan zeren bost estropada lehiatuko dira larunbat eta igandean gure uretan.

Talai Berri txakolindegian aurkeztu zen atzo eguerdian asteburu bikain hau, hiru bandera jokoan eta TKE eta EuskoTren ligako puntu garrantzitsuak jokoan. Emakumezkoen txapelketan gainera aurtengo irabazlea erabakiko da Zarauzko uretan azken urteetan gertatu ohi den bezala, ligako bi azken saioak lehiatuko bai dira eta igande eguerdian txapelduna izendatuko da.

Urdaibairentzat saria

Zarauzko traineru estropadak iragartzen diren egunean azken urteetan TKE ligako sailkapen orokorrean lehen postuan aurkitzen den traineruari sari berezi bat ematen zaio, Rosario Florez artistak eginiko eskultura bat, arrantzale baten irudia azaltzen duena, eta aurtengoan Urdaibai ontziari eman zion Xabier Txurruka alkateak eta traineruko prestatzailea den Joseba Fernandez izan zen saria bere eskuetan hartu zuena.

Tradizio handiko estropada da Zarauzkoa, gizonezkoetan XL. edizioa betetzen du eta emakumezkoetan berriz IX. saioa. Zarauzko Ikurriña eskuratu nahi duen ontziak bi egunetan lan bikaina egin beharko du, azken sailkapena bi egunetako denborak batuta ezartzen bai da. Eusko Label Ligari dagokionez, puntuak jardunaldi bakoitzean banatuko dira.

Enbata etxean

Ordutegiari dagokionez, TKE eta EuskoTren ligako estropadak larunbatean 18:00etan eta igandean 12:00etan izango dira, lehendabizi emakumeen estropada eta jarraian gizonezkoena. Baina zarauztar zaletuek beste estropada kuttuna izango dute baita. Larunbat eguerdiak KAE-1 Ligako azken aurreko estropada eremu berberean ikusi ahal izango bai dute eta Angel Larrañagaren mutilak bigarren txandan zuzenean ikusteko aukera izango da.

Bereziki prestatutako saioa izango da noski etxekoen aurrean egin beharrekoa eta zaleen babesa eskertuko dute. Jantzi urdinez balkoiak eta eraman soinean ZAEko ikurra.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios