Zarautz Abesbatzaren Udako Kontzertua gaur gauean Frantziskotarren elizan

Zarautz abesbatza. Errepertorio zabala abestuko du gaurkoan.

DV ZARAUTZ.

Zarautz Abesbatzak Udako Kontzertua eskainiko du gaur gaueko 22:00etatik aurrera, Frantziskotarren elizan. Kontzertua pasa den maiatzaren 21ean hil zen Iñaxio Lertxundiri eskaini nahi diote, abesbatzaren sorreran, lehen hazia jarri bai-tzuen, zinegotzia zen garaitan.

Jaione Eskuderok zuzentzen duen abesbatzak, errepertorio entzun erraza, kanta ezagunez osatua eskainiko du: Beltz Espiritualak, Alemanak eta Euskal polifonia. Kanta ba-tzuek instrumentuek lagunduta abestuko dute, Antxon Sarasua teklatuan, Igor Garzia eta Eriz Eizmendi trabeskako flautarekin eta Axel Eizmendi klarinetearekin.

Andu Lertxundik Zarautz Abesbatzari, kantuari buruzko esaldi bat oparitu zion eta hala dio: «Kanta-tzen dakien herriak iragana du gordetzen, oraina bizitzen, etorkizuna prestatzen». Herritar eta udako oporraldietan gure artean daudenak gonbidaturik geratzen dira.

Fotos

Vídeos