Zarautz Abesbatzako hiru taldeen kontzertua gaur Frantziskotarren elizan

Abesbatzako emakumeek traje berria estreinatuko dute. /  ETXEBERRIA
Abesbatzako emakumeek traje berria estreinatuko dute. / ETXEBERRIA

DV ZARAUTZ.

Zarautz Abesbatzako hiru taldeek, Txinpirin (7-9 urte), Zarautz-Txiki (10-17 urte) eta Zarautz Abesbatzak (18 urtetik aurrera), urteroko Gabon Kontzertua eskainiko dute gaur, iluntzeko 20:00etan, Frantziskotarren elizan. Gabon kantek duten goxotasuna eta berotasuna eskainiko dizkigute abesbatzako kideek eta nobedade bezala, Zarautz Abesbatzako emakumeek traje berria estreinatuko dute, Donostiako Sorika jostundegiko Rakel Olivera jostunak jositako trajeak.

Bestalde, igande honetan, Zarautz Abesbatzak Legution abestuko du, bertako Laguntza txistulari taldearekin eta Gasteiztik bertaratuko diren 4 metalekin batera. Imanol Urbietaren 'Alavatik Arabara' kanta estreinatuko dute eta 'Elkar gaitezen' kanta ere abestuko dituzte, besteak beste, herriko plazan 12:00tan eta San Blas elizan 13:00tan. Legutioko ikastolako haur, gazte eta gurasoek ikasi berri duten 'Alavatik Arabara' kanta abesteko aukera izango dute.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos