ZAE-ko ontziak bikain Oriako Jaitsieran

Seniorretako traineruak lan txukuna egin zuen OriakoJaitsieran. /  ZAE
Seniorretako traineruak lan txukuna egin zuen OriakoJaitsieran. / ZAE

DV ZARAUTZ.

Larunbat arratsaldean Oria ibaian jokatutako traineru jaitsieran ZAEren ontziek oso emai-tza onak lortu zituzten. Lehian izan zen Zarauzko lehen ontzia gazte mailakoa izan zen. 10 mutil eta 3 neska arraunlariz osatutako eta Ander Maiok gidaturiko taldeak, 4.000 metro egiteko 15 minutu eta 24 segundo behar izan zituen eta Zierbenako gazteen ondoren, bigarren izan ziren sailkapenean.

Beteranoetan, Zarauzkoen lehen ontzia 15 minuto eta 36 segundorekin 6. izan zen. ABE beteranoen ligan lehiakide izango dituen on-tzien artean Arkote bakarrik izan zuten aurretik. Bigarren taldea aldiz, 22 ontzietatik 15. helmugaratu zen.

Bestalde, 43 senior ontzi lehiatu ziren eta zarauztarrak 14. sartu ziren irabazle izan zen Hondarribiagandik minutu eta 2 segundora. Bitxia da, 2017ko jaitsieran ere Enbata 14. izan zela, baina orduan baino 10 segundo gerturago ibili dira aurtengoan. KAE-1 ligako lehiakide izango direnei begira jarrita, tarte estuak izan ziren lehen 5 taldeen artean. Getaria, Isuntza eta Deustu bakarrik izan zituen Enbatak aurretik, 10 eta 5na segundoko aldea ateraz zarauztarrei. Astillero ACTtik jaitsi berria 2 segundo atzetik eta Zumaia, Arkote eta gainontzekoak atzerago oraindik.

Denboraldi berriaren hasieran, 2017ko ontzitik 7 arraunlariren faltan, gazteei eman zien Gari Uranga entrenatzaileak aukera eta ardura. Larunbatean maila bikaina emanez, Alain Gurrutxaga eta Manex Otaegi izan ziren Enbatan lehen aldiz estropada jokatzen, eta Joxe Makazaga zenak esaten zuen bezela «gazteak jun ta jo», halaxe egiten ari dira.

Oriako Jaitsieran Aitzol Garrok zuzendu zuen taldea Beñat Eizagirre, Martin Rekondo, Imanol Eizagirre, Aitor Jauregi 'Naxi', Xabier Ormazabal, Joanes Elizondo, Gorka Imaz, Gari Uranga, Ioritz Zubillaga, Manex Otaegi, Danel Irasuegi, Oinatz Arretxe eta Alain Gurrutxagak osatu zuten. Uda oraindik urruti dagoenez, gogor jarraitu beharko dute lanean, gauzak ondo egiten ari direnaren ziurtasunez.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos