ZAE-ko jubenilak nagusi batel ligaren amaieran

Getarian. Nagusitu ostean, Gipuzkoako Liga bigarren postuan amaitu dute ZAE-ko jubenilek. /  ZAE
Getarian. Nagusitu ostean, Gipuzkoako Liga bigarren postuan amaitu dute ZAE-ko jubenilek. / ZAE

Liga amaieran jubenilak bigarren izan dira eta seniorrak hirugarren

ANTXON ETXEBERRIA ZARAUTZ.

ZAE-ko jubenil batelaren garaipena pasa den igandean Getariako uretan ospatu zen Gipuzkoako Batel Ligaren azken jardunaldian.

Ligan zehar beti bigarren izan ostean, Poulidor izateari utzi eta garaipena lortu zuten. Estropada hasieran buru joan arren Getaria eta oriotarren aurretik, azken luzera arte ez zuten lasaitasuna ekarri zuen tarterik irekitzerik lortu. Iñigo Mozo, Alain Gurrutxaga, Gorka Zubeldia eta Manex Otaegik osatutako un-tzia dotore zuzendu zuen Ander Maiok. 9 minutu eta 42 segundotan burutu zuten lana, bigarrenak baino 5 segundo gutxiago. Zorionak!

Zarautz Arraun Elkarteak 4 batel aurkeztu zituen. Seniorrek 4. amaitu zuten, garaile izan zen Kaiarribaren mailatik urrun. Kadete mutilak eta neska promesak biak 8. izan ziren liga amaierako estropadan.

Getariako estropadaren ondoren batel ligari zegokion sari banaketa izan zen. Emaitzarik onena jubenil mailako ontziak lortu du, getariarren ondoren eta oriotarren aurretik sailkatuz. Zilarrezko domina lor-tzeko bidean lehen aipatutako mutilez gain, Mikel Etxabe eta Unai Aizpuruak parte hartu dute. Bestalde, senior gizonezkotan une batzuetan ligan buru izan arren, ezin izan dute San Juan eta Kaiarribaren bultzada eutsi.

Adierazi ere, kadete A ontziak 9. postuan amaitu duela liga eta B on-tziak aldiz estropada denak egin ez dituenez 18. izan da. Neska promesen ontziak 7. amaitu du.

Datorren asteburuan Gipuzkoako Txapelketak jokatuko dira eta bertan Zarautz Arraun Elkarteak 3 ontzirekin hartuko du parte, senior gizonezkoak traineru estropada izango baitute. Izan ere, larunbatean Kontxako badian Getariako kofradiaren 100. urteurrena ospatzeko traineru estropada izango da eta garai hartan Zarautzek arrantzale kofradia bazuenez, Enbata ere bertan izango da lehian.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos