Urteari amaiera lagunartean eta festa giroan emateko 'Kanpaikadak'

'Kanpaikadak'. Urteko azken poteoa girotzea da gaur iluntzeko festa honen helburua./ETXEBERRIA
'Kanpaikadak'. Urteko azken poteoa girotzea da gaur iluntzeko festa honen helburua. / ETXEBERRIA

Gaur arratsaldean Musika Plazatik, festaren helburua urteko azken poteoa girotzea delarik

ANTXON ETXEBERRIAZARAUTZ.

Zarauzko Udaleko Gaztedi sailak zarauztar guztiei zuzendutako ekitaldia antolatu du urteari amaiera emateko: 'Kanpaikadak' Musika Plazatik. Jon Andoni Urdangarin Urrutia, Gaztedi zinegotziak azaldu duenez, festaren helburua urteko azken poteoa girotzea da.

«Zarautzen ohitura da San Silbestrea ondoren pote bat hartzera joatea lagunartean edo familian. Poteoa girotzeko eta gauerako erri-tmoa hartzeko, festa hau antola-tzea erabaki dugu Gaztedi sailetik. Helburu nagusia urteari lagunartean amaiera ematea da, festa giroan, Zarautzen gehienok familiarekin agurtzen baitugu urtea. Hala, etxeko txikiek ere kanpaikaden osteko 'festa' uneaz gozatzeko aukera izango dute».

Zentzu honetan, zinegotziak azaldu du 'arratsaldeko kotilioi' modura proposatzen dutela festa hau. «San Silbestrea amaitutakoan DJ batek denetariko musika jarriko du Musika Plazan bertan, lasterketako festa-giroarekin jarraitzeko asmoz. Opariak ere banatuko ditugu eta afaltzeko ordua iritsi arte girotuko du plaza DJak». Hala, festaren erdialdean, 20:00etan, 'Kanpaikadak' emango dira Musika Plaza bertan. Gauean izan ordez, iluntzean.

Bertaratzen diren herritar guztientzat Gaztedi sailak 12 goxokiz betetako 600 poltsatxo banatuko ditu, 19:45ak inguru, kanpaikadak jotzearekin batera jateko.

Gaztedi zinegotziak herriko zarauztar «martxoso» guztiak gonbidatzen ditu festan parte hartzera. «Zarautz festa zalea da, eta badakigu arduraz gozatzen; beraz, eman diezaiogun urteari merezi duen amaiera, datorren urtea hobea izan dadin».

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos