Urtea garaipenarkin hasi nahi du Ulacia Grupok gaur arratsaldean

Defentsa. Gogor ekin beharko diote Burgoseko erasoari eta aurrean sakiratzen asmatu./AMAXKAR
Defentsa. Gogor ekin beharko diote Burgoseko erasoari eta aurrean sakiratzen asmatu. / AMAXKAR

Universidad de Burgos taldea etorriko da Aritzbataldeko kantxara lehen itzuliko azken norgehiagoka jokatzera (18:30)

JUAN MARI ZUBIAURREZARAUTZ.

2018ko lehen partida izango dena, denboraldiaren erdia markatzen duena izango da eta gaur 18:30ean hasiko da Grupo Ulacia eta Universidad de Burgos taldeen artean. Izan ere, partida hau jokatuta lehen itzulia bukatutzat emango du Ulacia Grupok EBA ligan.

Universidad de Burgos taldeak iaz ez jaisteko helburua zuen eta aurtengorako ondo indartu dute, Mouhamadou Diop eta Julio de Asis jokalariekin. Bi horietaz aparte jaurtitzaile onak dituzte eta antolatzaile azkarrak. Gainera, uztai azpiko jokoa osatzeko Gana Ndiaye dute, oso jokalari altua bera.

Denboraldia pattal hasi bazuten ere, abenduaren hasierarako entrenatzailea aldatu zuten eta bolada onean daude gaztelarrak azken 6 partidatik 4 irabazita.

Dena dela, bi garaipenera baino ez daude Ulacia Grupokoak. Izan ere 7. dagoen Universidad de Burgosetik 15.a den Valle de Eguesera, guztiak bi garaipeneko tartearekin daude.

Gaurkoa beraz oso partida garrantzitsua izango da zarauztarrentzat. Lehen itzulia bukatzeko garaipena eskuratzea dute helburua Iñaki Jimenezen mutilek. Gabonetako atsedenaldia ondo aprobetxatu, indarrak berreskuratu eta gogoz aterako dira kantxara gaurkoan. Bi puntuak etxean geratzea oso baliotsua da zarauztarrentzat eta horretarako, beste behin garrantzitsua izango da harmailaren bultzada. Jakin dezatela arerioak Ariztbatalden jokatzea zer den eta nolako zaleak dituzten gure jokalariak. Errege oparia denentzat, jokalari zein jarraitzaileentzat izango litzateke gaurko garaipena.

Zarautz-Athletic Astin

Igande eguerdi eder bat igarotzeko partida jokatuko dute gaur Asti futbol zelaian 2. Mailako neskak, Zarautz eta Athletic Club B futbol taldeen artean. 12:30ean hasiko da norgehiagoka eta bizkaitarrak oso talde indartsua izan arren ez dute etsiko zarauztarrak eta ligako hirugarren garaipenaren bila aterako dira.

Unai Martinezek zuzentzen duen taldeak bigarren itzulia hasiko du gaurko partidarekin eta helburua hasierako berbera mantentzen dute, 2. Mailari eustea. Horretarako edozein aukera aprobetxatu beharko dute eta gaur izango dute lehenengoa. Ligako estreinaldian 7 eta 1 galdu bazuten ere, orain esperientzia gehiago dute gure neskak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos