Urte zaharreko zozketa egingo du gaur iluntzean Zarautz Arraun Elkarteak

DV ZARAUTZ.

Gaur iluntzean Zarautz Arraun Elkarteak urte zaharreko zozketa egingo du Musika Plazan. Goiz partetik errifa saltzen ibiliko dira arraunlari eta laguntzaileak eta lortzen diren xoxak, urteko aurrekontua osa-tzeko primeran etorriko zaizkie. Aurrez, herritar guztiak esker-tzen dituzte emandako lagun-tza eta berotasunagatik.

Adierazi, bestalde, gabon gaueko zozketan, zenbaki sarituak ondorengoak izan zirela: lehen saria, 7.788 zenbakia, Patxi Naranjok eraman zuen; 2. sariaren bila inor ez zen azaldu; 3. saria 5.884 Miguel Anjel Larrañagarentzat izan zen; laugarrena, 10.189 Alberto Etxabek jaso zuen eta 5. saria 1.583 Martina Azkuek. ZAEren bazkide otarra, Zakarias Ostolazak eraman zuen.

ZAEk eskerrak eman nahi dizkie zozketa hauetan parte hartzen duzuen guztioi, baita laguntzaile dituen Navascal, Hizki inprimategia, Olatxo Harategia, Laguntasuna BM Kooperatiba eta Alai tabernari, elkartearentzat hain beharrezkoa den zozketan eskainitako babesagatik.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos