Urkome Sariaren bosgarren edizioa martxan

DV ZARAUTZ.

Aurten, Urkome Sariak ekimena V. ediziora iritsi da. Bi urtetik behin egiten den ekimen honek beraz aurten 10 urte betetzen ditu. Urkome Sariak, Urola Kostako landa eremuan egiten diren ekimen edo jarduera berritzaileak saritzeko sortu ziren. Helburuak ondorengoak dira: Urola Kostako landa eremuan egiten diren ekimen edo jarduera berritzaileak saritzea; landa eremuan egun dauden enpresen motibazioa areagotzea innobazioa edo berrikuntzetara; landa eremuan dauden enpresekiko sentsibilizazioa areagotzea; landa eremuak gizarte osoarengan eragiten duenez honekiko eta bertako biztanlegoarekiko jarrera edo sentsibilizazioa areagotzen lortzea; enpresa izaera txertatzea landa eremuan dauden ekimen edo jarduerei...

Sariak sei ataletan emango dira: Nekazaritza jardueraren sustapena; Landa eremuko jarduera ekonomikoaren sustapena; Landa eremuetako azpiegitura eta zerbi-tzuak bermatzea; Landa eremuko balioaniztasuna agerian jartzea; Iraurgi Berritzenek eta Urola Kostako Udal Elkarteak elkarrekin emango dutena; eta Sari irekia, bozka bidez egingo dena.

Urriaren 31 bitartean aurkeztu ahal izango dira proiektuak Urkomeren egoitzan (Enpara kalea, 1-2. Azpeitia). Erakunde, elkarte, norbanako edota sektoreko enpresek har dezakete parte sariketan, baina ezinbestekoa izango da 2017-2018 urteetan Urola Kostan garatu edo garatuko diren proiektuak izatea.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos