Ulaciako mutilek Euskal Kopa jokatzen dute asteburuan, gaur Aritzbatalden

Lizarriturri. /  AMAXKAR
Lizarriturri. / AMAXKAR

EBA Ligan jarraitzen du saskibaloi talde nagusiak eta prestaketarako oso egokia izango da

DV ZARAUTZ.

Aritzbatalden emango diote EBA ligako Euskal Kopari hasiera zarauztarrek, gaur, 16:30ean. Parean, aurkari aski ezaguna izango dute, Mondragon Unibertsitatea. Ligako aurkari zuzena izan ohi da Arrasateko taldea, eta partida gogorra aurreikusten da. Igandean, berriz, Donostiako Gaska kiroldegian jokatuko dute bigarren partida, 12:00etan Easoren kontra. Easo EBA ligako goiko postuetan ibiltzen den taldea izanik, dema zaila izango da ziur.

Iñaki Jimenezek adierazi duenez, Euskal Kopak ligarako prestatzeko balio izatea espero du. Ligako talde kopuruaren aldaketarekin batera hasierako egutegia nahiko gogorra izango da lehen astean 3 partida jokatuz, beraz, horri begira daude Ulaciako mutilak.

Partida hauek une horretara ondo iristeko balio izatea espero du Jimenezek. Hala ere, lehiakortasuna erakutsi behar dute minutu guztietan, hala, ligako beste taldeen parean beren maila non dagoen ikusi eta azken prestaketak ongi burutu ahal izango dituzte zarauztarrek.

Beste kirolak

Astin arratsaldeko 17:00etan Zarautz eta Touring futbol taldeen arteko partida. Ohorezko Erregional mailan bigarren jardunaldia jokoan izango da eta zarauztarrentzat lehenengoa etxean, Tolosarekin joan den astean berdindu ondoren. Eskubaloian neskak Aritzbatalden jokatzen dute 19:30ean Garlan Legunbres taldearekin.

Fotos

Vídeos