Ulacia Grupok gaur jokatzen du Gimnastica taldearen aurka (18:30)

Estanis Andres. /  AMAXKAR
Estanis Andres. / AMAXKAR

Arerio zuzena izan daitekeen taldea denez partida oso garrantzitsua da gaurkoa

J.M. ZUBIAURRE ZARAUTZ.

Ulacia Grupok gaur arratsaldean jokatuko du, 18:30ean, Aritzbatalde kiroldegian. Aurrean EBA ligan berria de Gimnastica Torrelavega izango dute

Zarauztarrekin borrokan ibiliko den talde horietako bat da Gimnastica Sport-Cafe talde kantabriarra. Garaipen bakarra Ordizian eskuratu zuten eta, goiko postuetan dauden taldeen aurkako partidetan nabarmen galdu duten arren, beheko taldeekin beti borrokan ibili dira.

Nahiz eta talde berria izan, ligan eskarmentu handia duten jokalariek osatzen dute eta adi ibili beharko dutela esan du Iñaki Jimenez entrenatzaileak. Kantabriako beste hiru taldeetan ibilitako jokalariak dituzte, kanpotarrik gabe. Torrelavegako jokalari aipagarrienak eta zaindu beharrekoak hauek dira Raul Gonzalez Pielagosen ibilitako jaurtitzailea, Tomas Ramon pibota LEB ligatan ibilitakoa eta duela bi urte Gallofan partida onak jokatu zituena, Jorge Urtiaga hegal pibota azken bi urteetan Gallofan eta Estelan jokatu duena eta Sergio Garcia Pielagosen ibilitako hegaleko indartsua.

Fotos

Vídeos