Ulacia Grupo taldeak oraindik etxetik kanpo garaipena lortzerik ez du izan

Gonzalo Alvite. Errebote bat eskuratzen. /  AMAXKAR
Gonzalo Alvite. Errebote bat eskuratzen. / AMAXKAR

Aritzbatalden erakusten duten itxura asko aldatzen da kanpora irteterakoan eta Ordiziarekin 71-64 galdu zuten asteburuan

J.M. ZUBIAURRE ZARAUTZ.

Ulacia Grupok etxetik kanpora irabazi ezinda jarrai-tzen du, nahiz eta, beste behin, tarte oso txikiagatik ihes egin zien garaipenak. Ordizia Basoa Banaketak nagusi izan zen hasieratik eta etxeko hurrengo partidaren zain daude hirugarrena erdiesteko Iñaki Jimenezen mutilek.

Entrenatzaile donostiarrak askotan nabarmendu du xehetasun txikienak garrantzi izugarria izan dezakeela bukaerako emaitzan. Minutu guztietan, jokaldi guztietan, topera egon beharra dagoela kategoria honetan tokia izateko.

Larunbatean, ordea, erdi lo kantxaratu ziren Ulacia Grupoko mutilak. Ordizia kanpoko jaurtiketan fin hasi zen, asko asmatzen, eta zarauztarrak, berriz, joko oso geldoa eginaz, baloia mugitzea kostatzen zitzaielarik. Hala, alde handia hartu zuten goierritarrek 23-12ko partzialarekin lehen laurdenean.

Hortik aurrera suspertzen hasi ziren Ulaciako mutilak, tartea jaten, eta bigarren partziala 10-14koa izan zen, atsedenaldira 33-26 joan zirelarik. Dena dela, lana gogotik egin arren, gehienez 4 puntuko aldera gerturatu ziren zarauztarrak, nahiz eta ordiziarrek saskiratze errazak lortzen zituzten.

Bigarren erdian erasoko ekarpen hobea egin zuten bi taldeek, (18-17 eta 20-21 bi laurdenetako partzialak) eta Iñaki Jimenezenak markagailuan gertu zirela, partida borrokatzeko aukera eskura zutela, lan handia eginaz bi saskira-tze garrantzitsu sartu zituzten Ordizia Basoa Banaketak taldeko mutilek. Hala, partidatik kanpora geratu zirelarik zarauztarrak.

Bukaeran 71-64 goierritarrak irabazle eta garaipen bateko abantaila hartu dio orain zarauztarrei Ordiziako taldeak.

Fotos

Vídeos