Udaleku irekietan izena emateko epea bihartik zabalik

DV ZARAUTZ.

Zarauzko Udalak uztaileko eta abuztuko Udaleku Irekiak antolatzen ditu, haurrek udan ere euskaraz bizi eta ondo pasatzeko aukera izan dezaten. Haur Hezkuntzako 5 urtetik hasi eta Lehen Hezkuntzako 5. maila artekoek, biak barne har dezakete parte. Udaleku Irekiak uztailaren 2tik 27ra eta abuztuaren 1etik 14ra izango dira, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara.

Izenak emateko epea bihartik ostirala arte. Izenak, Gazte Informazio Bulegoan edo nahiago duenak, hezkuntza@zarautz.eus helbidera idatzi dezake. Prezioak ondokoak dira: uztailean, 85,60 euro eta abuztuak, 42.80 euro.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos