Udalbatzarrak ohiko osoko bilkura egingo du bihar arratsaldean

DV ZARAUTZ.

Bihar 19:00etan udalbatzarrak ohiko osoko bilkura egingo du udaletxeko batzar aretoan. Eguneko aztergaiak hamar izango dira. Bi lehenengoak aurreko bilkuren akta onarpena ekarriko dute plenora.

Jarraian alkatetzaren dekretuen kontrola egingo da eta laugarren puntuan tokiko gobernu batzarraren erabakien kontrola egingo. Araugintza plana 2018 aztertuko da ondoren. Kale garbiketa eta hiri hondakin solidoen bilketa zerbitzua kudeatzeko prezioak berrikusiko dira baita eta honen kontratua aldatzea proposatuko. Urola Kostako Udal Elkarteari emandako eskumena mugatuko da gai honetan. Bederatzigarren puntuan PSE-EE udal taldearen mozioa aztertuko da eta amaitzeko eskari eta galderen tartea zabalduko da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos