Udalbatzarrak ohiko osoko bilkura egingo du bihar 19:00etan

DV ZARAUTZ.

Bihar osteguna, 19:00etan hasita udaletxeko batzar aretoan ohiko osoko bilkura egingo du udalbatzarrak. Gai-zerrendak 16 puntu izango ditu.

Hasteko beti bezala aurreko bilkuraren akta onartu eta alkatetzaren dekretuen kontrola eta tokiko gobernu batzarraren erabakien kontrola egingo da. Jarraian txosten ekonomiko bat aztertuko da.

Bosgarren puntuan, Udaleko enplegatu publikoen ordainsarien araudiaren aldaketari hasierako onespena ematea proposatuko da. Seigarrenean, kontratazio mahai iraunkorra bileren maiztasuna aldatzeko proposamena egingo da. Jarraian Udal Elkarteko zuzendaritza batzordeko kide bat aldatuko da eta gero udal talde ezberdinen proposamenak etorriko dira, denera zor-tzi. Bukatzeko eskari-galderak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos