Udalak 2018. urteko egutegia aurkeztu du

Argazkilariak. 2018ko egutegian argazkiak sartu dituztenak euren orrialdeekin aurkezpenean. / AMAXKAR
Argazkilariak. 2018ko egutegian argazkiak sartu dituztenak euren orrialdeekin aurkezpenean. / AMAXKAR

Zarauzko Argazkizale Elkartearekin elkarlanean egin du eta bihartik aurrera eskuragarri egongo da herriko hainbat tokitan

JUAN MARI ZUBIAURRE ZARAUTZ.

Laster etorriko da 2018a eta Zarauzko Udalak egutegi bat prestatu du herritarrentzat. Bihartik aurrera eskuragarri egongo da Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ), Etxezabalan, Kiroldegian, Gizarte Zerbitzuetan, Sanz Enean, Euskaltegian eta Turismo Bulegoan. Paretan jartzeko 2.500 ale eta mahai gaineko 800 atera dituzte.

Udalak eta Zarauzko Argazkizale Elkarteak elkarlanean osatu dute 2018ko egutegia eta 14 argazki dotorez jantzia dago. Elkarteko bazkide diren 22 artista izan dira lan honetan parte hartzen, guztira, 148 argazki aurkeztu dituzte.

Hautatutako argazkilariak hauek izan dira;Iñigo Ricoren Dora Salazarren Torsion compensada eskulturaren argazkia azalean; Lorentxo Portularrumeren biotopoaren ikuspegia urtarrilekoan; Omar Ulaciarena da otsailekoa, Miguel Angel Lertxundiren Joan etorrian eskulturaren lana gertutik hartuta; Pedro Juan Agirrezabalen San Barbarako ermitaren irudia, martxoko udaberri hasiera iragartzeko; apirilekoa zuri-beltzean dator, Fermin Etxeberriak portura iristen diren olatuak harrapatutako argazki ederrean; Torre Luzeari Kale Nagusitik argazkia ateratzen ohituta gaude eta Ramon Serrasek parketik bertatik harrapatu du eta merkatua ere ondoan duela maiatza apaintzeko; Javier Carballok ekaineko argazkian gure hondartza.

Uztaileko argazkian Aitor Juaristik portuko itsasontziak Narros jauregia atzean dutela hartu ditu; abuztukoan, gauez, batere argirik gabe ateratako argazki berezia dugu aurrean, Mollarri izarrekin gutxitan ikusiko genuen askok eta Juan Mari Tolinek egin digu opari ederra; irailekoan ezin zuen falta Euskal Jai giroak eta ttuntturroak Kale Nagusia zeharkatzen ageri zaizkigu, Sergio Morenoren argazkian; urrian, Koadrila Egunean urteetan ospatu gabe izan ditugun eta aurten berreskuratu ditugun goitibeheren argazki ederra jarri dute, Celina Gorostizagoizak ateratakoa; azaroan, zarauztarrak bizikleta gainean mahastietan barrena ere ibiltzen, Joxemai Azkargortak ateratakoa; abenduan Torreoia agertzen da, Rodolfo Glassek lortutako argazkian eta egutegia borobiltzeko, Marisa Di Santoren argazkia dugu.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos