Udako gauetarako autobus eta taxi-busaren gaia aztertzea lortu duela nabarmendu du EH Bilduk

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZARAUTZ.

Iazko udan izandako eraso sexisten ondoren, mugimendu feministak egindako eskaeretan oinarritutako mozioa aurkeztu zuen EH Bilduk maiatzeko osoko bilkuran. Duela ia urtebete mugimendu feministak herriko autobus zerbitzua gaueko ordutegietara zabaltzea eskatu zuen, uda garaian egunero eta gainon-tzeko sasoietan asteburuetan, ostiral zein larunbatetan. Eskaera egin zutenean, Udal gobernuak autobusaren aukera ezinezko-tzat jo zuen eta taxi-busaren pleguak ateratzerakoan, aztertzeko konpromisoa hartu zuen.

«Orain arte batzordeetan egin izan ditugun galderetan, Udal gobernuak gaiaren inguruko lanketarik ez zegoela adierazi izan digu. Gure sorpresarako, udalbatzarra hasteko orduerdi falta zela, lanketa martxan zegoela eta mozioa erretiratzeko eskatu zigun EAJk, gaueko autobusa nahiz taxiaren planteamendu bat aztertzen ari omen direlako», azaldu dute EH Bildutik. «Zalantza handiekin baina EAJk emandako hitza beteko duelakoan, mozioa erretiratzeko bi konpromiso eskatu genizkion: gure eskaerak aztertu eta lantzea eta lanketa horretan EH Bilduk eta mugimendu feministak ekarpenak egiteko aukera izateaz gain, erabakiak adostasunean hartzea. Gaiaren urgentzia ikusita, datozen egunetan udal gobernuaren deia espero dugu eta denborarik galdu gabe lanean jartzea».

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos