Txaparrotan Txapelketa jokatuko da asteburuan 124 talderekin

Gaur eta bihar, egun guztian partidak izango dira 'Desertu txikian'

ANTXON ETXEBERRIA ZARAUTZ.

Asteburu honetan Txaparrotan, Hondartzako XIV. Eskubaloi Festa ospatuko da 'Desertu txikian'. Asteburu honetan haurrentzat, benjamin, alebin eta infantilak, eta datorrenean helduentzat.

Sekulako harrera izan du aurtengoan ere, izan ere lehen egunean 100 talde apuntatu ziren. Eskubaloi sailak azkenean 124 taldera igo du partaide kopurua, 960 neska-mutil inguru.

Partidak gaur eta bihar, goizeko 9:30etik aurrera, egun guztian jokatuko dira, 6 zelaietan banaturik, eta finalak bihar, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Jokalari gehienak herrikoak, baina, baita ere Getaria, Orio edo Errenterikoak. Bakoitzak kamiseta bana jasoko du. Aurtengoan ere kantina jarriko da, nahiko jan eta edatekoarekin, Zarauzko eskubaloiarentzat euro batzuk ateratzeko.

Fotos

Vídeos