Trikitilari gazteek emango diete gaur amaiera Euskal Asteko txapelketei

Epaileen lana. Ez da batere erraza izaten, Aurreskuan Iker Sanz eta Soinu Zaharrean Katerin Artola izendatu zituzten onenak eta hor ditugu elkarrekin dantza egiten./AMAXKAR
Epaileen lana. Ez da batere erraza izaten, Aurreskuan Iker Sanz eta Soinu Zaharrean Katerin Artola izendatu zituzten onenak eta hor ditugu elkarrekin dantza egiten. / AMAXKAR

JUAN MARI ZUBIAURREZARAUTZ.

Gaur arratsaldeko 19:30ean hasita, Lege Zaharren enparantzan, Trikitilari Gazteen XXXVII. Txapelketa ospatuko da. Honekin Euskal Astearen barne antolatzen diren lehiaketa ezberdinei amaiera emango zaio, alde batera utzita noski datorren larunbatean Euskal Jai Egunaren barne izango den karro lehiaketa.

Eguraldiak bere baimena ematen badu Lege Zaharren enparantzan ekingo diote Trikitilari Gazteen txapelketan lanean arituko diren bost bikoteak eta baimenik ez bada Modelo Aretora eramango da saioa.

Bikoteak ondorengoak izango dira; lehenengoan trikitixarekin Iker Sukia (16 urte, Lazkao)eta panderoarekin Ane Urretabizkaia (15 urte, Lazkao). Bigarren bikotea berriz, Eneko Arbeo Unanue (18 urte, Azpeitia)trikitixarekin eta Mireia Ibabe (18 urte. Bergara) panderoarekin. Hirugarren bikote gaztean trikitixa Eider Tolosa Beldarrainek joko du trikitixa (17 urte, Hernani) eta panderoa Lierni Tolosa Beldarrainek (15 urte, Hernani). Laugarren bikotean trikitixa Aitor Uzkudun Otaegik (16 urte, Errezil) joko du eta panderoarekin Naiara Urresti Alberdi (19 urte, Getaria) egongo da.

Azken trikitilariak hauek izango dira, Izaro Oleaga Etxabe (15 urte, Aizarnazabal) trikitixarekin eta Jurgi Ituarte Aizpurua (14 urte, Aizarnazabal) panderoarekin.

Beste txapelketak

Asteburuan lehiatutako txapelketa ezberdinetan emaitzak ondorengoak izan dira. Bikote Gazteen Dan-tza Txapelketa Lege Zaharren Enparantzan hasi zen eta Modelon bukatu euriagatik. Jantzi politena: Iker Belintxon eta Maider Aginaga (Lezo). 13 urte azpiko bikoterik onena: Unax Labaka eta Ekiñe Uzkudun (Errezil). 3º saria: Iker Belintxon eta Maider Aginaga (Lezo). 2º saria: German Aranburu eta Elaia Elorza (Azpeitia) eta 1º saria: Iker Sarasua eta Enara Arrizabalaga (Azkoitia-Azpeitia)

Binakako Dantza Txapelketa, aurrekoaren atzetik ospatu zen Modelon. Jantzi egokienaren saria: Xabier Artola eta Idoia Besada (Irura-Pasaia). 4. saria: Julen Murgiondo eta Saioa Galarraga (Bergara). 3. saria: Iker Sanz eta Ane Urruzola (Lezo-Villabona). 2. saria: Amets Amubieta eta Larraitz Larrañaga (Azpeitia). 1. saria: Xabier Artola eta Idoia Besada (Irura-Pasaia).

Azkenik, Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketak eguraldiaren baimena izan zuen eta Lege Zaharren Enparantzan jende askoren aurrean burutzerik izan zen. Atzetik aurrera sarituak neska eta mutilen artean honela geratu ziren; 3. saria: SZ: Izaro Telletxea (Oiartzun) eta AU: Beñat Asensio (Lezo). 2. saria: SZ: Ane Urruzola (Villabona) eta AU: Iker Belintxon (Lezo). Irabazleak, Soinu Zaharrean, Katerin Artola (Oiar-tzun) eta aurreskuan, Iker Sanz (Lezo).

Larunbatean Euskararen aldeko XXIII. Lasterketa ere ospatu zen AEK eta EHEk antolatuta eta lasterketa herrikoia eta aldarrikatzailea izan arren sariak ere banatzen dira eta hauek izan ziren onenak Musika Plazako helmugan; nesken artean lehendabizi Garbiñe Zapirain, bigarren Karmele Ezenarro eta hirugarren Ana Galarraga eta mutilen artean irabazle Juanjo Berazierto, bigarren Beñat Eizagirre eta hirugarren Iñigo Eizagirre.

Baina parte hartu zuten guztiak jaso zuten ikusleen txaloa eta denak dira txapeldunak.

Fotos

Vídeos