Taldean, zenbait aurpegi berri

Babyauto Zarautz taldeak zenbait jokalari berri ditu aurten. Adibidez, Mattias Bottarini argentinarra. Azken hiru urteak Tecnidex Valentzian jokatzen egon da, baina Donostiara ingeneritzako master bat egitera etorri da eta Zarautzen hasi da jokatzen. Lehenago Eskozian egon zen jokatzen, eta honen aurretik Les Abelles taldean ohorezko mailan, 3. lerro bezala jokatzen duelarik. Mattias gain, La Unica-ko bi jokalari ere etorri dira, Haritz eta Jacint Figueras; maila gorago baten frogatu nahi zuten bere burua, eta aurredenboraldia hemen egin ondoren, entrenatzaileak baiezkoa eman zien.

Bestalde, gazte mailatik ere zenbait jokalari igo dira; igandean Jose Larrañagak egin zuen debuta, Adrian Apaolaza ere han zen baina ez zuen aukerarik izan. Eta Ander Lasa ez zen konbokatua izan. Beste bi-hiru gazte ere hor dira oraintxe hasi direnak entrenatzen. Bestalde Cristian Zapateria eta Richard Yurramendi ere taldera bueltatu dira. Joan den urtetik Matthew McDougall eta Pablo Eizagirre dira baja lehen taldean, azken hau lesioagatik. Eta Aitor Amilibia denboraldian zehar berriro ere zelaian ikustea espero da La Vilaren aurkako lesiotik errekuperatu ondoren. Talde polita osatu da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos