Bi talde zarauztar Gipuzkoako finaletan

Ezkerreko bikotea, Mikel Kontreras eta Iker Lizaso./
Ezkerreko bikotea, Mikel Kontreras eta Iker Lizaso.

DV ZARAUTZ.

Urtero bezala, Federazioak antolatuta, Zarautz kirol elkarteko hiru taldeek hartu dute parte Gipuzkoako gomazko paleta txapelketan; horietako 2 finalera iritsi dira: 1.go mailakoak eta 3. mailakoak. Lehenengo mailako bikotea Xabi Daguerre eta Jon Aizpuruk osatu dute eta ordezko gisa Manu Azpeitia; 3. mailako bikotea Iker Lizaso eta Mikel Kontreras izan dira, eta ordezkoak Josu Etxabe, Mikel de la Maza, Aitor Landa eta Ivan Larrañaga.

1. mailakoen finala ostiral honetan izango da. Iluntzeko 20:30ean Donostiako Loiolako frontoian jokatuko da eta 3. mailakoen finala berriz, abenduak 1ean, Zarauzko Aritzbatalde frontoian.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos