Talde jubenilek ezin izan dute azken faserako sailkatu

Talde jubenilek ezin izan dute sailkatu fase finalerako. Aiala Zarautz-eko neskek larunbatean Zamorarekin 23-26 galdu ostean, aukerarik gabe geratu ziren. Fasea igandean amaitu zuten eta, jokatzeko ezer gutxirekin, Almeriako Roquetas de Mar-ekin 22-28 galdu zuten. Goraipa-tzekoa hiru egunetan Zarautzen bizi izan den eskubaloi festa, kiroldegia beteta eta kiroltasuna nagusi. Zamorako taldea izango da Espainiako Txapelketako azken fasean, zortzi onenen artean.

Mutilak ere azken fasetik kanpo geratu dira. Hauek Madrilgo Pinto herrian jokatu dute, eta ostiralean Sevillako taldearekin 23-21 eta larunbatean Pozuelo de Calatravaren aurka 33-30 galdu eta gero, aukerarik gabe geratu ziren. Hala ere, azken neurketan, faseko txapelduna izan den Ikasa Madrid taldea, 24-17 mendean hartu zuten Iraitz Unanueren mutilek.

Bi talde jubenilek ezin izan dute sailkatu Espainiako Txapelketaren azken faserako, baina, hala ere, denboraldi bikaina burutu dute biek ere eta zorionak merezi dituzte.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos