Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Stock Azokako produktuak prezio paregabeetan malekoian

DV

ZARAUTZ.

Viernes, 25 de agosto 2017

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Murkil, Zarauzko Dendarien Elkarteak atzo zabaldu zuen aurtengo Stock Azoka, hamabigarren urtez jarraian malekoian antolatzen duena. Atzo goizean hasi eta igandera bitartean, 11:00etatik 21:00etara produktuak prezio baxuetan aurkitu ahal izango dira Murkileko hainbat merkatariren eskutik.

Ohi bezala, Galtxagorri elkartea eta umeen jolas parkearen arteko malekoi zatian karpa ba-tzuk ipini dira, merkataritza Zarauzko malekoiaren edertasunaz gozatzera hurbilduriko bisitari eta herritarrengana gerturatuz. Zarauzko udaren adierazgarri bilakatu den azokaren edizio honetan, hamaika denda ezberdinek hartzen dute parte, ondorengoak hain zuzen: Vulcano, Noah's Secret, Leonce, Goiatz, Josune XL Moda, Faylinn, Garmen, Pedrosa, Roimi & Mercedes de Miguel, Transit, Milako, Maiur, Tetuan eta Dina.

Arrazoi ezberdinak tarteko, saldu ezin izan diren produktuak kalera aterako dituzte dendariek, aurreko denboralditako produktuak, uda zein negukoak, biltegian gordeta izan ostean erosleen eskura prezio paregabeetan ipiniko direnak. Horrela, denetarik aurkitu ahal izango da: emakume eta gizonezkoentzako moda, kirol arropa, oinetakoak, osagarriak, etxerako oihalak... Dena, merke, merke.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios