Jai solidarioa bihar La Salle Ikastetxean Siriako haur errefuxiatuei laguntzeko

La Salle Ikastetxeak biharko jai solidarioa antolatu du. /  ETXEBERRIA
La Salle Ikastetxeak biharko jai solidarioa antolatu du. / ETXEBERRIA

Gabon jakiak, txistorra pintxoa, tailer eta jokoak, musika emanaldia... izango dira eguerdiko 12:00etatik 14:00etara bitartean

DV ZARAUTZ.

Bihar, larunbat eguerdian, La Salle Ikastetxean, azken urteetan egin bezala, Jai Solidarioa ospatuko dute. Gabon-jakiak, txistorra pintxoa, tailer eta jokoak, musika emanaldia... denetarik izango da. Eta modu batera edo bestera, Siriako haur eta gazte errefuxiatuei laguntzeko aukera. Helburu hori jarri da biharkoan.

Familiak gabon giroan elkar-tzeko helburuarekin sortutako jai honek, azken urteetan, helburu solidarioa ere bilatzen du. Eguerdiko 12:00etatik 14:00etara, haurren-tzako eskulan eta tailer ezberdinak egongo dira aukeran, Bingo jolas solidarioa ospatuko da, txistorra pintxoak banatuko dira, gabon gozoak ere eskura.

Bitartean, Lehen Hezkuntzako 4 eta 5. mailakoek bertso, kopla eta Gabon doinuez alaituko dute jaia. Bidezko Merkataritzako dendak ere bere tartea izango du, eta DBHko 3. mailako ikasleek Emaus Fundazioarekin batera aste guztian zehar egindako arropa bilketari amaiera polita ematen saiatuko dira.

Ekimen hauekin guztiekin biltzen den dirua, Proyde-Proega Gobernuz Kanpoko Erakundearen bidez, Fratelli proiektura bideratuko da aurtengoan. Izan ere, Anai Andres Porras izan zen duela hilabete Ikastetxean, proiektua aurkezten, eta Libanon aurkitzen diren Siriako haur eta gazte errefuxiatuen gizarte- eta hezkuntza- inklusiorako bideratuko da beraz, bildutako guztia.

Elkarbanatzearen ilusioz hasi nahi dituzte Gabonak La Salle Ikastetxean. Eta bide batez, eskolan ospatuko den jai solidariora gertura-tzeko deia egiten diete, bai La Salleko familiari osoari, eta era berean, herri osoari. «Etorri, ondo pasako dugu eta», diote.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos