Skapa Jaiak gaurtik larunbatera Azken Portun

Arratsaldean auzo krosa, eta gauean txirrindularitza kriteriuma eta kontzertuak izango dira

DV ZARAUTZ.

Azken Portu auzoko jaiak gaur arratsaldeko 16:00etan zabalduko dira suziri jaurtiketarekin. Aurretik, gaur goizeko 10:00etatik 14:00etara, haurren-tzat puzgarriak eta tailerrak izango dira Plaza Gorrian, eta 12:00etan, komisio-kideen arteko pilota partida. Arratsaldean, ume jolasak iragartzen dira Tentenea plazan; 18:00etan, Azken Portuko auzo krosa Urdaneta plazan. Hiru maila antolatu dira: 5 urte arte; 6-9 urte artekoak, eta 10-14 urtekoen arteko lasterketa.

Egitarauarekin jarraituz, 19:00etan Jalgi dantza taldearen erakustaldia Plaza Gorrian eta jarraian, txokolatadara gonbidaturik gera-tzen dira gozozale guztiak.

Gauean berriz, 22:00etan hasita, Joxe Mari Artetxeren omenezko XXVI. Txirrindularitza Kriteriuma izango da, Azken Portuko kaleei birak emanaz. Mailak, mutilak, kadete eta jubenilak, eta neskak ere kadete eta jubenilak, Zarautz Txirrindularitza Elkartearen antolaketarekin.

Gauerako, 23:30etik aurrera, Niña Coyote eta Chico Tornadoren kontzertua 00:45ak arte, eta jarraian, Tremenda Jauria.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos