Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Egitaraua abian. Haurren lasterketak erakusten du, partaideen aurpegietan, giro aparta zegoela, baita gaueko kriteriumean ere, baina hor amaitu ziren festak. ARGAZKIAK AMAXKAR
Skapa Jaiak bertan behera geratu dira

Skapa Jaiak bertan behera geratu dira

Lehenengo eguneko egitaraua ondo bete zen gaueko kontzertua heldu arte eta han sortu zen gatazka

JUAN MARI ZUBIAURRE

ZARAUTZ.

Sábado, 12 de agosto 2017, 00:32

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

«Abuztuaren 10eko gaua izan zen kito esatea erabaki genuen unea», hitz hauek atzo Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko jaietako komisioak erabili zituen festak bertan behera geratzen zirela adierazteko kaleratu zuten komunikatuan.

«Azken lau urteetan Zarauzko Udalak bertako bizilagunen erosotasuna aitzakiatzat hartuta gero eta muga gehiago jarri dizkigu. Hasieran lokalik ez ematea eta plazaren aldaketa izan ziren eta jarraian, urtetik urterako musikaren bolumenaren murrizketa», dio.

«Bart gauean gertatutakoa hauxe da: 92 dB-ko muga ipini zen musikaren bolumenarentzat. Iazko bolumenaren herena da hori. Muga horrekin soinu froga egiten hasi ziren musika taldeak eta salto egiten zuen limitagailuak», gehitu du jaietako komisioak.

«Musika taldeek eta teknikoek beraiek, musikaren munduan lan egiten duten profesionalek, aitortu ziguten baldintza horietan kontzertu bat ematea ezinezkoa dela, eta ez dutela Estatu mailan inon halako mugarik eduki», esan du komisioak gertatutakoaren inguruan. Gaur, 11:30ean Plaza Gorrian abiatuko dute protesta zaratatsua.

Udalaren erantzuna

Zarauzko jarduneko alkateak, Jesus Aranak, prentsaurreko batean azaldu zuen Udalaren ikuspuntua. Egoera hau guztia nondik datorren zehaztu ondoren, gau horretan gertatutakoa aztertu zuen eta bere ahaleginak azpimarratu egoerari irtenbide bat emateko, «ni bertan egon bai nintzen».

«Teknikarien lana aztertu ondoren hasierako 92 dezibeliotatik 95era igotzeko proposamena luzatu nien, Salberdingo aparkalekuan izan zuten berdina baina ez zuten onartu. Azkenik limitagailua gehiengoan jarri (120) eta erregistroa egitea proposatu nien baina nire harridurarako ezezkoa jaso nuen berriro.

Garbi nuen ez genuela erregistradorea kenduko. Hori egitea dagokigulako eta aurrerantzean limitagailuak ez dira jarriko, erregistradorea bai, eta antolatzaileen erantzukizuna izango da gero salaketa bat egon eta mugak gainditzen badira».

Udalak «pena handia hartzen du erabaki honen aurrean eta komisioarekin elkarlanean jarraitzeko asmoa» azaldu du. Azkenik azpimarratu zuen kontzertuen soinu mailak baimentzerakoan «ordutegiarekin lotura zuzena dagoela».

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios