Sinfin Liga amaitzeko eta gero Euskadiko Kopa

Eskubaloi zaleek lasaitasun ederra hartu dute mutilen lehen taldeak bere helburua lortu ostean, eta zer esan jokalari beraiek eta entrenatzaileek. Aurten inoiz baina gogorragoa egon da helburua eta sekulako meritua du zilarrezko mailan dauden taldeei aurre egitea. Torrelavegan bizitakoa handia izan da; 3 autobus joan ziren hemendik, eta auto partikularretan joandakoak ere izan ziren. Partidu amaieran, pozaren pozez, jarraitzaileek jokalariei 'pasilloa' egin zieten, bertako jarraitzaleen txalo artean. Gero, jokalarien autobusa gauerdiko 00:30tan kiroldegira iritxi zenean ere ongi etorri beroa, txaloak, zoriontzeak, bertsoak ... Denak gustora.

Datorren larunbaten amai-tzen da ohorezko zilarrezko liga, gure taldeak Santander-eko Sinfinen bisita jasoko duelarik. Urduritasunak alde batera utzita, festa bat izango da larunbateko partidua, eta denboraldia amai-tzeko, maiatzaren 26 eta 27an Euskal Kopa jokatuko dute Hondarribian. Larunbateko finalerdia Ereintzaren aurka eta irabazi ezkero igandean finala (Bidasoa edo Tolosaren artean irabazten duenaren aurka).

Baina eskubaloiko sailak ez du etenik, eta datorren ostiraletik igandera Zarautzen, neska kadeteen Espainiako sektorea joka-tzen da. Maila bereko mutilek Segoviako Nava de la Asunción herrian jokatuko dute sektorea.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos