Schola Cantorum korua bihar ere meza nagusian

Egun berezia izaten da gaurkoa, batik bat etxeko txikienentzat. Harridura aurpegiekin ikusiko ditugu gaur erregeak aurretik pasatzen zaizkienean. Erregeek zaldian egingo dute ibilbidea, beraien laguntzaile guztiekin batera, unerik hunkigarriena Lege Zaharren enparantzan haurtxo txikiari zuzenean abestuko diotenean izango delarik. Schola Cantorum koru parrokialak antolatzen du ekitaldia, eta kantuan ere beraiek izango ditugu bihar goizeko 11:30ean parrokian ospatuko den elizkizunean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos