Sahara Gara eguna ospatuko da bihar Vendettaren kontzertuarekin

Sahararen aldeko festa . Aurten su-bolak utzi eta musika ekarriko dute aldarrikapen egunera.
Sahararen aldeko festa . Aurten su-bolak utzi eta musika ekarriko dute aldarrikapen egunera. / AMAXKAR

Saharautz Elkarteak urteak zeramatzan Desioak Sutan ekimena burutzen baina segurtasun arazoek beste bide batzuk jorratzera eraman dute

JUAN MARI ZUBIAURRE ZARAUTZ.

Sahara Gara izeneko festa eta aldarrikapen eguna ospatuko da bihar igandea gurean. Saharautz Elkartea arduratzen da urte osoan eta bereziki udan Mendebaldeko Sahararen egoera gogora ekar-tzen beste hainbat ekintzen barne.

Azken urteetan su-bolak zerura-tzen ziren Desioak Sutan ekimenaren barne baina segurtasun arazoak handiak zirela-eta, aurtengo aldarrikapen egunari beste ikuspuntu bat eman zaio, beti ere sahararren egora salatuz eta ahal den neurrian laguntza bideratuz.

21 urte dira Zarautz eta Hagunia senidetu zirenetik eta ordutik Udalak bertako kanpamenduetan lankidetza proiektuak burutzen ditu. 2017an adibidez 11.397,85 euro bideratu ditu Euskal Fondoaren bitartez eta 2012tik 108.171,59 euro zuzendu dira lankidetza proiektuetan.

Sahara Gara eguneko ekitaldi nagusia Vendetta euskal musika taldearen kontzertua izango da. Gaueko 22:30ean hasiko da malekoian, Damako oholtzan, eta aurretik 18:30 inguruan hasita bertaratzen direnak Sahararen aldeko gunea topatuko dute haur jolasak eta guzti.

«Sahararren egoeraren berri eman beharra dago, isilean askotan pasa arren, okerrera egiten ari bai da», esaten zuten aurkezpen egunean malekoian Saharautzeko kideak. Txosna bat jarriko da dirua biltzeko eta dei berezi bat luzatzen dute arratsaldeko 18:00etan bertara patata tortilla bat eraman nahi dutenei, gero saldu egingo da eta ateratako dirua beti bezala sahararren aldeko egitasmoetara bideratuko da. Animatu beraz zuen ekarpenekin eta azaldu arratsaldean zehar gune honetara gauean Vendettarekin gozatzeko aukera izango bai da.

Fotos

Vídeos