Pas Piélagos hartuko du gaur Grupo Ulaciak Aritzbatalden

Zaleen indarra. Aritzbataldeko harmailak bete behar dira gaurkoan eta EBA taldeari bultza beti bezala garaipena lor dezaten./AMAXKAR
Zaleen indarra. Aritzbataldeko harmailak bete behar dira gaurkoan eta EBA taldeari bultza beti bezala garaipena lor dezaten. / AMAXKAR

Kantabriarrek talde oso indartsua dute eta ondo sailkatua baina zarauztarrek zaleen laguntzarekin garaipena lortu nahi dute

JUAN MARI ZUBIAURREZARAUTZ.

Zailtasunen aurrean gauza berriak probatzen ari dira Ulacia Grupoko mutilak. Pielagosek sekulako taldea du, berez EBA ligan goiko postuetan egoteko modukoa. Baina, lesioak tarteko, ezin izan dute hala ibili. Orain, badirudi talde osoarekin konta dezaketela eta emai-tzetan nabari da, nahiz eta aurreko asteburuan Eguesibarko taldearen kontra galdu.

Uztaipean sekulako jokalariak dituzte. Garcia Laya eta Lombera aski ezagunak dira, lehenak errez saskiratzen du eta bigarrenak ibilbide zabala du. Horiez gainera, Seck goragoko mailetan aritu daitekeen jokalaria dute.

Baina kanpoko lerroan ez dira motzago geratzen, Gago eta Lee dituzte, puntu asko sartzeko gai direnak. Horiei Sergio Iglesias, fisikoki indartsua den jokalaria, gehitu behar zaie. Palazuelos eta Robertson gazteak ere urte txukuna egiten ari dira Pielagosen.

Partida polita ikusiko dugu Aritzbatalden, gaur arratsaldean, 18:30ean hasita. Joko irekia eta polita egiten du Pielagosek, ligako saskiratzaile nagusienetakoa da talde kantabriarra. Baina horri aurre egiten saiatuko dira Ulacia Grupokoak. Jokatzeko moduan diren jokalariek lan ona egin dute astean zehar eta beren esfortzuarekin bertaratutako zaletuei jokorik onenarekin eskertzen saiatuko dira.

Saskibaloi zaleek zita utzi ezina dute beraz gaurkoan. Giro ona izaten da beti Aritzbataldeko kantxan baina bultzada berezia merezi dute zarauztarrek, etxean azken garaipena azaroaren amaieran lortu zuten Mondragon Unibertsitatearen aurka eta ordutik hamabi porrot izan zituzten jarraian, kanpoan eta etxean baina joan den asteburuan garaipenaren bidean berriz jarri ziren Jimenezen jokalariak. Gaurkoa oso arerio indartsu baten aurka izan arren harmailetako berotasuna nabaritu behar dute Ulaciakoek eta denen artean garaipena lortzen saiatu.

Harrobia

Euskal Ligako kadete mutilak fase berriko lehen itzulian partida guztiak galduta dira. Dena dela, datorren urterako maila mantentzeko txartela ziurtatu zuten lehen fasean. Bi partidetan izan ezik, gainerakoetan markagailu estuak izan dituzte amaieran Asier Recondoren mutilek. Gaur arratsaldean, EBA ligako partidaren aurretik, 16:00etan, Easo Adarra taldea hartuko dute Aritzbatalden. Lehen mailako seniorrak lider direnengatik garaipen bakarrera daude. Liga estu dagoen arren, lauko finalean egon nahiko lukete Oraitz Garciaren mutilek. Aste honetan aurkari zuzen baten kontra, Askatuaken kontra, jokatuko dute Donostian.

Errendimenduko junior mutilek 5etik 4 garaipen eskuratu dituzte fase berrian. Lehen itzulia bukatuta, lidertzan berdinduta dira Añorgarekin. Errendimenduko kadete neskek ere emaitza berak pilatu dituzte, baina Easo dago lider haien multzoan. Bigarren itzulian maila mantentzen badute, lauko finalean egoteko moduan izango dira biak juniorrak zein kadeteak.

Bukatzeko, errendimenduko infantil neskek, berdinduago dute lauko finalerako borroka. Hiruko berdinketa batean daude kanporaketak jokatzeko aukera ematen duen laugarren txartela lortzeko borrokan. Aste honetan Iraurgi, hirugarren sailkatua, hartuko dute Zarautzen.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos